"An Eye On The Universe” ***

Abraham Suitzako taldea Kruger eta Nabokoff metal taldeetako musikariek osatzen dute. Post metal, post hardcore edota sludge talde bezala aurkezten dituzten arren, abesti batean 90eko hamarkadako soinu industrialak gogorarazi dizkit. Ahotsak nahasturik eta distortsionaturik agertzen dira sarri, bizirik ehortzitako gizakiaren oihuak balira bezala. Kalitate handiko lana da, ia atsedenaldirik gabe, behin eta berriz gure belarriak zanpatzen ditu gitarra eta bateria erritmo astunekin, baina monotonian erori gabe.