"Amateur universes"
Lan borobila argitaratu dute bizkaitarrek Oihuka diskotxearekin. Rock and rolla oinarritzat hartuz, disko anitza eta aberatsa grabatu dute. Hala, grabazioak biltzen dituen 11 kantuetan, denetarik aurki daiteke: Hidden Revelations doinuan The Clash mitikoei lapurturiko dub erritmoak antzematen dira; Stand Up! iradokitzailean, erritmo tropilakak daude, eta Home Made Prozac abestian, punk-blues zingiratsua. Grabazioari dagokionez, Rober! taldekideak eta Kaki Arkarazo teknikariak lan itzela egin dute: rock rumberoaren esentzia gordin-gordin mantendu dute, eta, era berean, kantuak hamaika ñabardurez jantzi dituzte. Iaz Euskal Herrian kaleratu zen rock disko onenen artean dago, ezbairik gabe; Body clock kantua entzutea baino ez dago horretaz jabetzeko. Hezurdura astintzeko modukoa irakurle!