"All is dream"
Buffalokoek 1998ko Deserters songs paregabean egindako bidaia lisergikoari heldu diote lan berrian. Bertako paisaiak ezagunak dira, Beatles, Beach Boys eta antzekoak Syd Barret garaiko Pink Floyd laino baten azpian (Chains, Nite and fog). Jonathan Donahue-ren ahotsak, John Lennon eta Roger Hodgson-en erdi bidean, ukitu klasiko nabaria ematen die abestiei, betidanik han egon izan balira bezala, berriak diren arren. Talde batek hori daukanean epikotasunez jantzi ditzake kantuak, diskoko lehen abestian bezala. Momentuz, urteko diskoa.