"Ahaztuen mendekua"

Arotzaren eskuak arrakastatsuaren uharari jarraiki, suspensearen itsasora itzuli zaigu Alberto Ladron Arana iruindarra nobela beltz berri honetan. Ika-mika gordina izan dute Anak eta Oskarrek Iratin. Mutila berarekin leiala izan ez dela jakin du-eta neskak. Eztabaidaren ostean, basoan desagertuko da Ana. Jazotakoaren errudun joko duten beldurrez, haren desagertzea ikertzen hasiko da Oskar. Ezustez jositako polizia nobela arina eta entretenigarria da.