"1984"



Gizarte oso bat, begi handi baten begiradapean. Dudarik gabe, Georges Orwell idazle ezkertiarrak eleberri profetikoa idatzi zuen. Izan ere, 1984 nobelan, paralelismo ugari dago gaur egungo munduarekin: gizartearen kontrola, propagandaren eta beldurraren erabilera, hitzen esanahiaren aldaketa, historiaren balioaren galera… Eragin handia izan du Orwellen lan nagusiak, eta euskaraz irakurtzeko aukera dugu orain.