Qhnnnl
1995ean sortu zenean, bateria jole batek eta bi baxu jolek osatutako taldea zen Dianogah, eta disko honetarako, hain justu, Stephanie Morris elkartu zitzaien 2008an; ahotsa, pianoa eta gitarra jarri zituen berak. Kontzertu batzuk eman ostean, baina, Stephanie bat-batean hil zen, eta geroztik ez dakigu ia ezer bandari buruz. Zinez disko interesgarria da Qhnnnl hau. Pasarte koloretsuak ditu, erritmo bizi eta sentikorrak, lagunartean entzuteko moduko lana! Taldearen kalitatea berresten du nota bakoitzak.