Qantas airelinea australiarrak bere tripulazioari takoi eta makillajerik gabe joaten utziko die

Aldaketa hauek erakunde honetako langileen inklusioa eta erosotasunaren mesedetan ezarri dira.

Qantas airelinea australiarrak bere tripulazioari takoirik gabeko zapatak erabiltzen utziko die, ile luzea eramaten edo makillajerik gabe joten, hala nahi badute behintzat, euren generoa edozein delarik ere. Helburua inklusioaren alde egitea da, euren langileen erosotasuna bilatuz. 

Aldaketa nagusiena Qantas erakundeko tripulazioaren jantzietan dago. Hegaldiko laguntzaileek ez dute takoidun zapatarik edo makillajerik erabili beharko ez badute nahi, eta edozein delarik ere langileen generoa, nahi badute makillajea erabiltzeko aukera ere izango dute, bai, gizonezkoak barne. 

Arau berriek ile luzea eramaten uzten dute, izan ile-motots batean edo motots bildu batean. Diamantedun belarritakoak ere erabili ahalko dituzte, baita bestelako bitxiak ere, eskumuturreko erlojuak barne. Hori bai, airelineako langileek euren tatuajeak ezkutatu beharko dituzte eta euren izena daramaten plakak jantzi. 

Qantas airelinearen uniformeak aldatu ez badira ere, erakundeak argitu du konbinazioak txertatu dituela jantzi maskulino eta femeninoak ordezkatzeko. 

"Gure aniztasunaz harro gaude, eta gurea arauak eguneratu nahi ditugu uniformea eramatea erosoagoa eta praktikoago izan dadin gure langile guztientzat, euren gorputza edozein motatakoa delarik ere" adierazi du Qantas erakundeak komunikatu batean. 

Munduko airelinea askok exijitzen diete euren emakumezko langileei takoi altuak eramatea, askok kontinentearteko hegaldiak egiten badituzte ere edota aireportuetan oinez distantzia luzeak egin behar izanda ere. Alta, zenbait erakundek jada takoirik gabeko zapatak baimendu dituzte, adibidez Japan Airlines-ek 2020an. 

Vigin Atlantic-ek 2019an euren langileak makillatzera behartzen zituen araua ezabatu zuen eta iaz genero neutroko uniformeak txertatu zituen. Air New Zeeland erakundeak berriz, euren langileei tatuajeak erakusten uzten diete, Zeelanda Berrian maori populazioaren identitate kulturalaren sinbolo baitira.