Puss in boots

Shrek sagaren arrakastaren ostean, ikusleen bihotza bereganatu zuen pertsonaiaren gaineko spin-offarekin dator orain Dreamworks. Hala, ogro berdearen bigarren filmaren aurretik kokatua, Botadun Katuaren jatorria azalduko du. Urrezko arrautzen antzarra lapurtzea izango du helburu, eta lan horretan Aliziaren lagun Humpty Dumpty arrautza eta Kitty Softpaws katemea izango ditu abentura lagun.