Punto de Vista Nazioarteko Mintegia Iruñean otsailaren 19tik 22ra

Punto de Vista zine dokumentalaren jaialdiaren baitan, nazioarteko mintegia burutuko dute datozen egunetan Iruñean. Ignacio Agüero txiletarraren eta Pema Tseden tibetarraren lanak ikusi, aztertu eta zuzendariekin eurekin lantzeko aukera izango dute parte hartzaileek.


2011ra arte urtero antolatzen zen jaialdia bi urtetik behin egiten da orain, baina iazko edizioaren eta datorren urtekoaren artean ere dokmental interesgarrien gainean gogoeta egiteko parada eskainiko die Punto de Vistak mintegian parte hartzen dutenei. Aurten, Ignacio Agüero txiletarra eta Pema Tseden tibetarra izango dira Iruñeara hurbiltzen diren zinezaleekin euren lan egiteko moduaz solastuko direnak. Gainera, bi zuzendarien atzera begirakoak eskainiko dira. Horretaz gain, zinerik berritzaile, bizi eta esperimentalenaren alde antolatutako X Films egitasmoaren edizio berri bat ere egingo dute.

Ignacio Agüero Txileko dokumentalisten elkarteko presidente izan da eta Txileko Unibertsitateko zinema dokumentaleko irakaslea da. 1982an plazaratu zuen lehen lana, No olvidar izenekoa, Pinocheten poliziak nekazari batzuekin egindako sarraskiari buruzkoa. Lan horrekin Bilboko Dokumentalen Zinemaldiko sari nagusia irabazi zuen, eta ordutik bere dokumentalak nazioartean zabalduak izan dira. Paradoxikoki, bere azkenaurreko lana, El diario de Agustín (2008) zentsuratu egin zuen Txileko telebista nazionalak. Agüeroren lanik interesgarrienak ikusteko aukera izango da Punto de Vistan.

Pema Tseden tibetarra da, 1991tik aurrera 50 bat eleberri plazaratu ditu, eta 2002an ekin zion zinemagintzari. Txinako gobernuak jarritako oztopoei aurre eginez, tibetarrez egindako zinemagintzaren aitzindari izan da Tseden, eta berea da hizkuntza horretan egindako lehen filma: The Silent Holy Stones (2005). Film hori eta beste bi, The Search (2009) eta Old Dog (2011) ikusi ahal izango dira zuzendariari eskainitako atzera begirakoan.

Horretaz gain, zuzendari berriei zuzendutako X Films egitasmoaren beste edizio bat ere burutuko da. Zine berritzaile eta esperimentala sustatzeko martxan jarritako egitasmoaren eskutik, Aitor Gametxo, Eloy Domínguez eta Mercedes Mangrané zuzendariek euren azken lanak aurkeztu eta defendatzeko parada izango dute. Gainera, 2011an aukeratu izan zen Francina Verdesen La tradición filma ere ikusi ahal izango da.

Azkenik, aurten Izoztutako irudia izendatu duten mintegiari amaiera emateko Snow Movies izeneko saio berezia antolatu dute. Bertan, elurrarekin zerikusia duten eta elurra goratzen duten hainbat lan proiektatuko dituzte. Saioa Menchu Gutiérrez poeta espainiarrak gidatuko du.

Goizetako mintegietan izena eman dutenek bakarraik parte hartu ahal izango dute, baina arratsaldeko proiekzioak publiko zabalari eskainitakoak izango dira. Horretarako, Punto de Vistaren web orrialdean, Nafarroako Filmotekaren web orrialdean edo Saide Carlos III zinemetan eskuratu daitezke sarrerak, saioaren arabera, 3 euroren truke.

EGITARAUA


Asteazkena, otsailak 19. Nafarroako Filmoteka.
9:00-16:00. Materiala entregatzea izena eman dutenei.
16:30. Ignacio Agüeroren atzera begirakoa: Sueñosde hielo (1993), 55 min.
18:30. Pema Tsedenen atzera begirakoa: OldDog (2012), 88 min.
20:30. Ignacio Agüeroren atzera begirakoa: Elotro día (2012), 120 min.

Osteguna, otsailak 20. NafarroakoFimoteka.10:00. Master Class, Ignacio Agüerorekin.
14:00. Bazkaria. Nafarroako Filmotekako erakusketa-aretoan.
16:30. Pema Tsedenen atzera begirakoa: The Search (2009), 112 min.
18:30. Ignacio Agüeroren atzera begirakoa: Aquí se construye (2000), 77 min.
20:30. Pema Tsedenen atzera begirakoa: The Silent Holy Stones (2005), 101 min.

Ostirala, otsailak 21. NafarroakoFilmoteka.
10:00 Master Class, Pema Tsedenekin.

14:00. Bazkaria. Nafarroako Filmotekako erakusketa-aretoan.

16:30. Ignacio Agüeroren atzera begirakoa: El diario de Agustín (2008), 80 min

18:30. Ignacio Agüeroren atzera begirakoa: Cien niños esperamdo un tren (1988),56 min.
20:30. X Films saioa: 2014ko artisten lanen emanaldia:
- Aitor Gametxo: Zinez, Bere bizitzetako bat eta Soinu galduen bila.
- Eloy Domínguez: Jet lag, Norte, adiante eta Midwinter.
- Mercedes Mangrané: Piedras eta Exvotos.

Larunbata, otsailak 22. Saide Carlos IIIzinemak.
10:00. 2014ko X Films proiektuaren aurkezpena Aitor Gametxo, Eloy Domínguez etaMercedes Mangraneren eskutik.
11:30. Atsedenealdia. Kafea.
12:00. Mahai-ingurua Ignacio Agüero eta Pema Tsedenekin.
14:00. Bazkaria. Casa Manolo jatetxean.
17:30. 2013ko X Films lehiaketaren film irabazlea, Francina Verdesena.
20:00. Saio berezia: Snow Movies, hotzetik filmatzeko ikuspegiak. MenchuGutierrezen aurkezpenarekin.
- Snow Crystals (Yoshino Keiji,1939), 13 min.
- Capriccio (Zoltan Huszarik, 1969),15 min.
- Snow (Geoffrey Jones, 1963), 7 min.
- At the edge of Russia (Michael B.Marczak, 2010), 72 min.