PUNKARA
Hiru urte itxaron eta gero, Asian Dub Foundation-ek disko berria kaleratu du (iaz, Time freeze 1995/2007 bilduma argitaratu zuten). Disko honetako hamaika abestien oinarrian (Japonian kaleratutako edizioak kanta bat gehiago du, opari gisa), hasierako bideari jarraitu dio taldeak. Reggae-dub eta drum&bass erritmoetan oinarritutako kantak dira; rockaren, erritmo elektronikoen eta Indiako musikaren ukituekin, eta amorru biziz abestutako letra zorrotzekin. Aurreko lanekin alderatuta, gitarra rockeroek protagonismo handiagoa dute orain. Egia esan, diskoak ez du berrikuntza askorik eskaintzen. Taldeko abeslariak onartu duen bezala, lan hau aurreko diskoak baino gutxiago landu dute.