Punch-Drunk Love (Embriagado de amor / Ivre d’amour) ****

Magnolia harribitxi gazi-gozoaren ostean, komedia erromantiko berezia dakarkigu Paul Thomas Anderson zinemagileak. Saltzaile xalo bat da filmeko protagonista. Natillak zientoka erosten ditu morroiak; esneki horren propagandak iragartzen duen saria bereganatu asmoz. Bere zazpi arreben jazarpena jasanezina zaionez gero, linea telefoniko erotiko batean bilatuko du babesa. Txantaia egiten dioten arte, noski. Itxaropena galtzeko zorian dela, neska misteriotsu batek lapurtuko dio bihotza. Paul Thomas Anderson gazteak zuzendari onenaren saria jaso zuen komedia erromantiko bitxi honekin Cannesko Zinemaldian. Ez ezazue galdu.