Publizitate eta harpidetza arduradun bila gabiltza Gaztezulon
Publizitatearekin eta harpidetzekin lotutako lanez arduratzeko langile bat behar dugu GAZTEZULOn.
ESKATZEN DA
- Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza, Publizitatea eta Harreman Publikoak, Marketing prestakuntza akademikoa edo antzeko ikasketak.
- Komunikabideetan lan horretan edota komertzial lanetan eskarmentua izatea.
- Euskara maila altua.
-
Publizitatea antolatu, saldu eta kudeatzea.
- Estrategia komertziala definitu, antolatu eta garatzea.
- Interes komertzialeko egitasmoak sortu eta sustatzea.
- Kanpo harremanak eta erreferentzialtasuna lantzea.
- Harpidedunen jarraipena eta sustapena.
- Harremanetarako, antolakuntzarako eta kudeaketarako gaitasuna.
- Lantaldean aritzeko gaitasuna, eta zorrotza eta arduratsua izatea.
ESKAINTZEN DA:
-
Astean 20 orduko lan kontratua (egunean 4 ordu, goizez).
-
Etxetik telematikoki egingo luke lan.
-
Sei hilabeteko kontratua, luzagarria.
-
2026ko ekainetik aurrera hasiko litzateke lanean.
Bidali zure curriculuma ekainaren 15a baino lehen, lanpostu honetarako motibazioa azalduz, zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.