Psikonauta artistaren bisita
Ilustratzaile eta diseinatzaile valentziarrak bere lana erakutsiko du aste honetan Euskal Herrian. Donostiako Egia auzoko Garraxi tabernan erakusketa bisitatu ahal izango da ekainaren 10etik uztailaren 10era arte; ekainaren 12an Amurrion izango da eta ekainaren 11tik 13ra, Andoaingo Itzala Gunean.
Animalien eskubideak aldarrikatzen ditu Psikonautak eta bere sorkuntzek rock ukitua izaten dute. Tatuaiak ere present izan ohi dira.