Protestak marka zabaltzeko eszenatoki bihurtzen direnean

AEBtako herritarrek arrazismoa salatzeko manifestazioak antolatu dituzte, baina influencerrak beste helburuekin gerturatzen dira protesta guneetara.

Ikaragarria da bizi garen mendean oraindik polizia batek pertsona bat kale erdian eta leukoekin hiltzea soilik beltza izateagatik. George Floyd-en hilketak mundu osoko herritarrak mobilizatu ditu asteburu honetan, eta noski, AEBetako hiri garrantzitsuenetan manifestazio ugari egin dituzte. Baina egun ezer ez da gertatzen sare sozialetan agertzen ez bada, eta horregatik, influencerrek egoera probestu dute beren irudia zabaltzeko, izan ere, ez al da manifestazio bat selfierik indartsuena ateratzeko eszenatoki perfektua?

 

Bost axola zein den protesta horien helburua; oraintxe bertan sare sozialetan bolo-bolo dabilen traola #blaklivesmatter da, eta hori nola edo hala erabili behar dute beren marka zabaltzeko eta tendentzien olatua ez galtzeko. Gauzak horrela, bideo bitxiak zabaldu dituzte egunotan Twitterren; bertan ikusi daitekeenez, influencerrak une batez agertzen dira manifestazioetan, argazkia atera eta berriro desagertzeko. Hori bai, edozer egiten dute argazki perfektua lortzeko, barrikada baten erdian sartu adibidez:

 

 

BARTZELONA SUTAN, INSTAGRAMERAKO

Ez da halakorik gertatzen den lehen aldia; iazko urrian, Bartzelonako protestetan hainbat barrikadek su hartu zuten, eta borroka eszenatoki "perfektu" hori probestu zuten hainbat influencerrek argazkiak ateratzeko.