protesta uholdea Kieven

Kieven, Ukrainan, Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurriek protesta uholde garrantzitsua eragin dute. Merkatari txikiak, alargunak, suhiltzaileak, gerrako beteranoak… Gutxika-gutxika murrizketek kalteturiko kolektiboen protesta txikiak antolatu izan dira azken asteotan Parlamentuaren aurrean edo Podol plazan. Olatua ez da lehertu, ordea, azken neurria ezagutarazi den arte: Txernobileko kaltetuentzako laguntzak hasiko omen dira murrizten. Herrialde osoaren haserrea eragin du honek, milaka laguni eragiteaz gain oso kontu delikatua baita. Krisiaren dimentsioa erakusten du berriak, baina baita politikarien lotsagabekeriarena ere.