Produktuak ontziratzeko ontzi azkarrak sortu dituzte, mikrobioak ezabatzeko gai direnak

Hardvard (Estatu Batuak) unibertsitateko zientzialariek eta Nanyang-go (Singapur) Unibertsitate Teknologikoko zientzialariek elkarlanean biodegradagarria eta jasangarria den material bat sortu dute. Honek frutaren freskotasuna bi-hiru egun gehiagoz mantendu dezake.

Ontzi azkar eta jasangarri honek gizakiarentzat kaltegarriak diren mikrobioak ezabatzen ditu. Gainera, fruta freskoaren bizi iraupena bi-hiru egun gehiagoz luzatu dezake. 

Ontzia iragazgaitza da eta arto proteinarekin, almidoiarekin eta beste, jatorri naturaleko, biopolimeroekin egina dago. Osagai hauei antimikrobiano naturalak ere gehitu dizkiote, hala nola, ezkai olioa eta azido zitrikoa. 

Ontzi hauek hezetasun altuan edo bakterio kaltegarrien aurrean jartzean, frogatu dute bere zuntzak mikrobioen aurkako osagai naturalak jaurtitzen dituela, ohikoak diren, eta gure elikagaiak kutsatzen dituzten, mikrobioak hilez. Horien artean daude E-Coli-a, Listeria eta zenbait onddo. 

Ontzia, mikrobioen aurkako osagaiak, beharrezko kantitatetan, askatzeko diseinatu izan da, hezetasunaren edo bakterioen arabera. Beraz, hainbat erabilera izan ditzake. Ontziko konposatuek, ontziaren gainazalean hazi daitekeen edozein bakterioaren aurka egiten du, baita elikagaian bertan agertzen direnen aurka ere. Honela, fruta aipatu badugu ere, askotariko produktuak sartu litezke bertan: jada jateko prest dauden jakiak, haragi gordina edota barazkiak. 

Ikerketaren proba batean, adituak ohartu ziren ontzi horretan zeuden marrubiak fresko mantendu zirela zazpi egunez, lizuna garatzen hasi aurretik. Aldiz, plastikozko ohiko kaxan gordetan zeudenek lau egun iraun zituzten, soilik. 

Adituek baieztatzen dute, mundu mailan, ontzien ekoizpena, plastiko sintetikoaren industrian, handienetakoa dela eta hauek direla ingurumena gehien kutsatzen duten materialetako batzuk. Ontzi azkar hauen merkaturatzea, beraz, berri ona litzateke.