Pripyat
Ukraniako herririk beldurgarriena da ziurrenik Pripyat, ez du eta bizilagun bakar bat ere. 1986ko Chernobylgo hondamendia jazo aurretik, zentral nuklearrean lan egiten zuten milaka familia hartu zituen, baina ezbeharraren ondorioz guztiek utzi behar izan zuten herria. Apirilean izango da 30. urteurrena, eta urte hauetan guztietan eroritako etxeei eta herdoildutako makineriari landaredia basatia gehitu zaie. Gaur egun, oraindik ere, erradiazio altua duten erdiguneak badiren arren, bisitariek badute zonaldea ezagutzeko aukera, bereziki egokitutako ibilbideen bitartez.