Pride

Vondanikensekin batera Tarragonako punkaren jaun eta jabe dira The Gundown, eta bost abestiko EP honetan berriz ere frogatu eta berretsi dute. Fierro Recordsen lehen erreferentzia den honetan, ingelesez abestutako punkrocka aurkituko dugu, rock’n’roll eta hardcore ukituekin; non kalitate musikala alde guztietatik nabarmentzen den. Dena maketazio bikain batekin, dudarik gabe eduki beharrekoa!