Premia bereziak dituzten ikasleen aldeko jaialdia antolatu dute Miarritzen

Abenduaren 15ean Frantziako Gobernuak premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak urratzen dituztela salatzeko, horien aldeko jaialdia antolatu dute Ipar Euskal Herriko Ikastolek. Lurra, Maitips, Esne Beltza eta EsLoQueHay taldeak ariko dira, besteak beste, Miarritzeko Atabal Aretoan.


Frantziako Gobernuak behar bereziko ikasketa prozesua babesten ez duela, eta ondorioz, ikastetxe bakoitzak behar berezio hezitzaileak bere kontura finantzatu behar izaten dutela salatzeko Jaialdia abian dute Ipar Euskal Herriko Ikastolek.
Egoera horren normalizazioaren alde, eta azken urteetako egoera larriaren kontra, Lurra, Maitips, Esne Beltza eta EsLoQueHay taldeak bilduko dituen kontzertua izango da abenduaren 15ean.
Ikasturte osoan zehar, hamaika ekitaldi antolatzen dituzte Ipar Euskal Herriko Ikastolek egoera honen aldarrikapena areagotzeko, eta abenduaren 15eko jaialdia izango da horietako bat.
Kontzertuak gaueko 21:00etan hasiko dira antolatzaileek, haurren eskubideak osoki errespetatuak izateko aldarrikapenaren alde gizarte osoari dei egiten dio ekimen honetara bertaratzeko.