Precious
Claireece "Precious" Jones New Yorkeko Harlem auzoan bizi da,16 urte ditu eta inork beretzat nahi ez lukeen bizitza tokatu zaio. Aitak bi aldiz bortxatu eta haurdun utzi du. Amak, aldiz, esklabutzat dauka neskatxa, eta eten gabe tratu txarrak ematen dizkio. Neskatxak etxetik alde egin eta bere bidea aurkitzeari ekingo dio. Indie zinemak 2009an emandako harribitxirik preziatuenetakoa.