Pozoidun igelak

Zenbait igelek pozoia dute. Ikerlariek, orain arte, pozoia igelek jandako intsektuen ondorio zela uste zuten. AEBetako zientzilari talde batek, dena den, Australiako Pseudophryne espezieko igelak, berez, pozoia garatzeko gauza direla argitu du. Ikerlariek espezie horretako igel talde bat isolatu dute eta ez diote intsekturik jaten eman. Hala eta guztiz ere, igelek substantzia toxikoak garatu dituzte.