Pornoa santutegietan

Indiako poliziak guru bat atxilotu du pelikula pornografikoak filmatzeko eszenatoki gisa leku sainduak erabili izana leporatuta. Rajendra izeneko erlijiosoa Mathura hirian atzeman dute. Antza, jainko hinduek eta tenpluek presentzia handia, handiegia zenbaitentzat, zuten pornogilearen lanetan.