Pornoa? Bai, eskerrik asko!
Mutil gazte guzti-guztiek kontsumitzen dute pornoa Kanadan. Montrealgo Unibertsitatean eduki pornografikoak kontsumitzen dituzten eta ez dituzten 20 urte inguruko gazteen jarrerak alderatzeko ikerketa abiatu zuten, baina bertan behera utzi behar izan dute. Zergatik? Film edo aldizkari pornorik erabili ez duen mutil bakar bat ere ez dutelako aurkitu! Horrela ezin konparaketarik egin!