Porno izarrak, kondoiarekin

Los Angeleseko porno izarrek kondoia erabili beharko dute aurrerantzean sexu eszenak grabatzerako orduan. Hala erabaki du, behintzat, bertako hautetsien gehiengo zabal batek, hamarretik bederatzik, eta araua berehala jarriko dute indarrean. HIESaren kutsadura murrizteko neurri gisa aurkeztutako proposamena da, eta hori du helburu nagusi. Hain zuzen, Los Angelesetik oso gertu dagoen San Fernando bailara da munduko porno ekoizpenaren erdigunea, eta nazioarteko eredu izan nahi dute; zine pornoak ere errealitatera hurbiltzeko beharra baitu, kondoi eta guzti.