Poneya itsuaurreko

Cali izeneko poney nanoa da Mona Ramuni 29 urteko neska itsuaren lagunik onena. Jatorri jordaniarreko Michigango gaztea musulman sutsua da eta, bere erlijioak txakurren listua lizuna dela dioenez, zalditxoa aukeratu du gidari. Calik hilabeteak eman ditu ikasten, apatxarekin lurra joaz bere jabea oztopoez ohartarazteko.