Polizien festan, droga saltzaile
Alemaniako Eschwege herrian, 17 urteko gazte bat atxilotu dute, urtebetetze bat ospatzen ari ziren poliziei kalamua eskaini zielako. Dirudienez, poliziak zigarroak erretzen ari ziren, eta gazteak zerbait gogorragoa ez zuten erre nahi galdetu zien; berak, noski, kalamua zuen saltzeko. Poliziek ez zuten kalamua erosi eta azkenean, gaztea atxiloturik eraman zuten.