Polenaren ugaritzeak klima aldaketaren efektuak areagotu litzake

Lore-hautsek hodeiak eratzen laguntzen dute eta honek berri ona badirudi ere, ez da horrela.

Ohiko hodeiekin alderatuta, polenaren partikulek hodei txiki baina ugariak sortzen dituzte eta hauek prezipitazioak atxikitzen dituzte, klima aldaketaren efektuak areagotuz. 

Milioika pertsonarentzat udaberria alergiaren sinonimoa da polena dela eta. Bada orain, klima aldaketagatik alergia sasoiak luzeagoak dira eta hori ez da berri ona. ACS Earth and Space Chemistry-ko ikertzaileek behatu dute, polenak azpi-partikula batzuk sortzen dituela eta hauek hodeien eraketan laguntzen duela. 

Hodei normalekin alderatuta, ordea, hauek txikiagoak eta ugariagoak dira eta prezipitazioak atxikitzen dituzte. Honek beroa harrapatzen laguntzen du klima aldaketaren efektuak murriztuz. Aldi beran, tenperatura altuek polenaren askatzearen sasoiak luzatu ditzakete, arazoa gehiago areagotuz.