Polarize (Iphone)
Nostalgikoentzako aplikazio ederra. Garai batean Polaroid kamerek ospe handia hartu zuten, argazkia atera ondoren automatikoki eta berehala errebelatzen zelako. Gainera, argazki horiek bereziak ziren, berezko marko zuriak xarma zuen. Kamera digitalen agerpenak alde batera utzi zuen Polaroida, baina aplikazio honen laguntzaz berreskuratuko dugu. Gure iPhonearekin argazki bat atera eta Polaroid argazkiek zuten itxura lor dezakegu. Argazki guztiak ez nituzke aplikazio honetatik pasako, baina bereziak diren horiek zalantzarik gabe bai.