Polamatic
Nostalgikoei zuzendutako aplikazioa da Polamatic. Polaroid argazki mitikoak faltan sumatzen dituzuenok hau instalatu behar duzue. Smartphonearen kamerarekin egindako argazkiei polaroid itxura emateaz gain, Instagram aplikazioak bezala, hainbat filtro ezberdin aplikatzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, zenbait letra mota ezberdinekin argazkien oinean testua idazteko aukera ere badakar.