Poema ederrenak

XX. mendearen erdialdetik amaierara bitarteko poemen bilduma egin du Hiriartek, irakurleen gogoa pizteko. Izan ere, berauek eskuratzea nekez samarra izan liteke, eta bila ibiltzen baino jasotzen ohituago gauden garaiotan, hobe gauzak eskura jartzea. Irakurleak denetarik topatuko du: antzinako balada eta erromantzeak, bertsolarien lanak… Izen gabekoak eta izenpetuak: Etxepare, Azkue, Bilintx, Orixe, Lete… Horietako hainbat kanta moldean iritsi zaizkigu, eta beste batzuk bidean galdu dira; orain badugu haiek irakurtzeko parada.