'Plogging', korrika egitean zaborra jasotzeko kirol berria

'Plogging', korrika egitean zaborra jasotzeko kirol berria 'Footing', 'jogging', 'running'... modaz pasa dira! Jantzi zapatilak, hartu zabor poltsa eta korri ingurua garbitzera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plogging-korrika-egitean-zaborra-jasotzeko-kirol-berria/@@download/image/20180211162044_.Plogging-2f74f31a08d703f3.jpg
2018/02/20
berria
'Footing', 'jogging', 'running'... modaz pasa dira! Jantzi zapatilak, hartu zabor poltsa eta korri ingurua garbitzera!

Korrika egiteko modara apuntatu diren horietakoa zara? Bada jakin dagoeneko erabat mainstream bihurtu zarela. Kirola eta postureoa batzen dituen azken moda plogging deitzen da, Suediatik dator, eta ekologismoa zein ariketa fisikoa uztartzen ditu.

 

 

Eta zertan datza? Kirol hau egiteko outfit-a oso zehatza da; korrika egiteko zapatilak, prakak eta kamiseta jantzi, eta zabor poltsa eskuan hartu. Bai, ondo irakurri duzue; korrika egiteko moda berriaren helburua ingurua garbi mantentzean datza!

 

 

Kirol honek baditu bere arriskuak; poltsa eskuz aldatu behar da pisua orekatzeko, eta zaborra hartzerakoan ere kontuz ibili behar da bizkar eta belaunekin. Garrantzitsua da erritmo aldaketekin kontuz ibiltzea ere, lesiorik ez sufritzeko. Behin korrikaldia amaituta, ez ahaztu jasotako zabor poltsekin selfie bat atera eta sare sozialetan partekatzea!