Plazeraren gau ilunekoak

Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan. Besteak beste, bertan biltzen da Benjamin Buttonen kasu bitxia, 2008an zinemetara salto egin zuen filmaren oinarri izandako kontakizuna. Nagusiki aldizkarietarako eginiko ipuin dinamikoak eta azpijokoz beteak dira, irakurketa bizi eta entretenigarrirako aproposak.