Plazer bat izan duk, Benito!

Ez da kontu berria Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markezen arteko harremanarena. Hirukoteak aspalditik zuen hilean behin batzeko joera, otordu bat elkarrekin egiteko aitzakiaz baliatuta. Egonaldiak luzatu egin ohi ziren, mahai inguruko berriketetan. Hala, Aristik eta Markezek Benitorekin konpartitutako gogoetekin, autokritikekin eta bestelako gaiekin liburu bat osatzea erabaki zuten, eta dirudienez, plazer bat izan zen haientzat; guretzat ere, ez da gutxiagorako izan.