Plaza Hutsa: Ekonomia soziala eta burujabetza Ipar Euskal Herrian
Plaza Hutsa izeneko ekimenaren bidez, herri gisa pentsatu eta aritzeko praktika berriak elkartrukatzea da antolatzaileen xedea.
Hiru eremu aztertuko dituzte, bakoitzean dauden ekimen zehatzei erreparatuz:
1- Elikadura burujabetza: Euskal Herrian martxan dauden esperientzia konkretu ezberdinak aztergai: lekuko hornikuntza egiturak, tokiko ekoizpen ekimenak, lurraren zaintza dinamikak eta abar.
2- Burujabetza energetikoa: I-Ener eta Enargia proiektuak, edota Ibai-Errekak elkartearen esperientziak landuko dira.
3- Moneta eta finantza burujabetza: Euskoa, Koop57 edota Herrikoaren gisako egitasmoez eztabaidatuko dute.
Plaza Hutsa, gogoetarako eta ekintzarako espazio parte hartzaile gisa proposatzen dute. Begirada ezberdinak bilduz herrigintza aro berri bat pentsatu eta gorpuztea dute helburu, Euskal Herriak arnasaldi berri bat behar duenaren ustetan.
Non eta noiz?
Plaza Hutsa: martxoaren 9an, 9’00etatik-12’00etara, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan.