PlayStation 5: zer dakigu?

Egun batzuk pasa dira jada, Mark Cerny PlayStation etxeko arkitekto buruak, beren kontsola berriaren xehetasun batzuk azaldu zituenetik. Oraindik izenik zehaztu ez duten arren, PlayStation 5 izan liteke aukeraturiko izen logikoa. Azalpen teknikoen artean ordea, prezioa da interes gehien pizten duen alorra. Jarraian ezagutzen ditugun datu batzuk.

Sony etxe japoniarraren bosgarren kontsola izango dena -berdiseinuak eta beste tarteko bertsioak salbu- " Ez da 2019an kaleratuko". Hori da behintzat Cernyk baieztatu duen lehen gauza. Baina horrez gain, hauek dira gaur arte behintzat kontsola berri honi buruz ezagutzen ditugunak:

HISTORIA APUR BAT

PlayStation, Sony Interactive Entertainment japoniar konpainiaren 32 bitetako kontsola bat da. 1994ko abenduaren 3an lehen aldiz Japonian merkaturatu zena. Bai salmenta kopuruengatik baita zaletuen oniritziari dagokionez, mundu mailako kontsola arrakastatsuena kontsideratzen da. 

Denboraren poderioz, bere bertsio berri eta hobetuak merkaturatuz joan dira: PlayStation, PlayStation 2, PlayStation 3, PlayStation 4, PocketStation, PlayStation Portable eta PlayStation Vita.

PREZIOA

Pelham Smithers Associates enpresako kideen esanetan 499 dolarreko kostua izan dezakeela azaldu dute.

IZENA

Izen ofizialik ezean, logikoena -baina ez oso berritzailea-, PlayStation 5 izango litzateke.

NOIZ

Zalantza ugari eta hainbat alor argitzeke dauden arren, analista ugarik, 2020 urtean kaleratuko dela diote.  

 

XEHETASUN TEKNIKOAK