Plateruenan, Durangoko Azokaren baitan, arituko direnen izenak

Plateruena antzokiak aurtengo Durangoko Azokako kontzertuetan zein izen arituko diren jakinarazi berri du.

Lau taldek aurkeztuko dute zuzenean Plateruenan 54. Durango Azokaren barnean euren disko berria: En Tol Sarmiento, Zetak, Arkada Sozial eta Maider Zabalegi.

En Tol Sarmiento eta Arkada Social taldeek euren seigarren diskoa aurkeztuko dute. Euren ibilbide oparoan aurrera beste pausu bat emanez.

Zetak berriz, Pello Reparazen proiektu berria da. Elektronikan oinarriak dituen proiektuak bere lehen diskoa aurkeztuko du Durangon.

Maider Zabalegik aldiz, bere bakarkako bigarren diskoa izango dena defendatuko du zuzenean, berak itxiko duelarik Azokako egitaraua.


Zetak

En Tol Sarmiento

Arkada social

Maider Zabalegi