Platerkada bat arroz!

Arroza da, noski, munduan gehien jaten den elikagaia. Munduko populazioaren erdiarentzat arroza eguneroko dietaren oinarria da. Horrez gain, ikerketen arabera, arrozaren kaloriak munduan konstsumitzen diren kaloria guztien %20 dira. Zalantzarik gabe, elikagai honen ekoizle eta kontsumitzaile nagusia Asia da. Arroz eskaerak  %1,3 gora egiten du urtero eta laster 422 milioi tonara iritsiko da. Munduan gehien jaten den bigarren elikagaia zerealak dira eta ondoren, artoa eta patata.