Plater bat matxinsalto!

Zer esan nahi du “entomofagia” hitzak? Intsektuak jateko ohitura. Euskaldunoi, europar gehienoi bezala, arrotza egiten zaigun arren, Asiako eta Afrikako zenbait herritan, baita Ameriketako toki batzuetan ere, intsektuak jatea gauza arrunta da: labezomorroak, matxinsaltoak, inurriak… Sukalde liburuak ere argitaratzen dituzte, menu on bat prestatzeko ezinbesteko errezetez beteak. Kultura eta ohiturak alde batera utzita, elikadura aldetik, intsektu haragia behikia bezain elikagarria izan daiteke. Esate baterako,100 gramo afrikar termitak 610 kaloria eta 38 gramo proteina eman diezazkioke gizakiari.