Plastikoa dirudi, baina itsasoko alga da
Erakunde honek itsasoko landare ugaria poltsetan bilakatzen du. Emaitza ohiko plastikozko ontzi eta poltsetatik bereiztea ez da batere lan erraza.
Material gardeneko pieza garden bat behatu daiteke, lehen begiratuan plastikoa dirudiena. Silicon Valley-en kokatzen den startup honek 2,5 milioi dolar jaso ditu egiten ari den lan honetan jarrai dezan. Honela, itsasoko algak plastikoaren antzeko material batean bilakatzen jarraituko du, erabilera bakarreko plastikozko poltsa eta ontziak material honekin ordezkatzeko helburuz.
Plastikoa erregai fosiletatik abiatuta sortzen da, baina Sway erakundeak frogatu du algetatik eratorritako materiala plastikoa bezain erabilgarria suertatu litekeela.
Milioika tona plastiko itsasora jaurtitzen dira eta horietako portzentaia handi bat erabilera bakarrekoak dira gainera. Europan, geroz eta herrialde gehiagok debekatu dute erabilera bakarreko plastikoa erabiltzea denda, supermerkatu eta tabernetan, honela, plastikozko poltsak adibidez, paperekoengatik ordezkatu behar izan dira. Alabaina, paperaren elastikotasuna eta erresistentzia ez dira plastikoaren berdina. Horregatik da horren garrantzitsua Sway-en produktu berri hau, plastikoak dituen propietateak baititu material berriak, gutxiago kutsatuz.
Material berri honen erabilera polietileno edo bilgailu bezala erabiltzeko pentsatua dago eta erakundeak frogatu du plastikoa simulatzeko gai dela, izan modu gardenean edo kolore ezberdinetan.
Julia Mash, paketeria diseinatzaile ohia, Sway-ren sortzaileetako bat da eta azaldu du biodegradagarria dela materiala eta bere erabilerak epe muga bat duela.
Hain justu, produktuak 12 hilabeteko bizitza du eta behin horiek pasata, Sway-ren material hau desagertu egiten da 4-6 astera. Erabilera bakarreko produktu bezala erabiltzeko pentsatua dagoenez, euren funtzioa betetzeko nahikoa denbora dela uste dute sortzaileek.