Plastiko disolbagarria asmatu dute

Txileko ikertzaileek uretan disolbatu eta hondakin toxikorik uzten ez duten plastikozko poltsak sortu dituzte!

Roberto Astete eta Cristian Olivares ikertzaile txiletarrek albiste onak dituzte ingurugiroarentzat; uretan disolbatu eta hondakin toxikorik uzten ez duen plastiko mota sortu dute. Erabat biodegradagarria da, eta aldi berean, orain arte ezagutu ditugun plastikozko poltsen funtzio bera bete dezakete.

Bi ikerlari hauek azkenik topatu dute plastikoa egiteko beharrezkoa den petrolio kutsakorra ordezkatzeko elementua; hala, haiek asmatutako plastikoa polibinilozko alkoholaz egiten da. Uretan disolbatuta, soilik karbonoa gelditzen da, eta beraz, arazorik gabe edan daiteke ur hori. Edan daitezkeen poltsak dira beraz.