Plant VS Zombies (Multiplataforma)
PopCap etxeak titulu arrakastatsua dakar. Mekanika oso erraza da: gure etxea defendatu beharko dugu zonbien erasoetatik, eta horretarako hamaika landare motaz osatutako armada bat izango dugu eskura. Landareen eta zonbien arteko lehia ez da sekula hain dibertigarria izan, marrazki bizidun estiloko pertsonaiek umorea bermatzen dute-eta. Orduak azkar pasatuko zaizkizu, mendekotasuna sortzen duen horietakoa da.