Planeta salbatu nahi? Utzi haragia jateari

Haragi zein esneki ekologikoenek ere barazki eta frutek baino kalte handiagoak eragiten dituzte; begano bihurtzeko prest?

Denok gozatzen dugu txuleta on batekin edota izozki fresko eta gozo batekin, baina planeta salbatu nahi badugu, ez dago atzera bueltarik; gutako bakoitzak egin dezakeen ekintzarik erradikal eta eraginkorrena haragia eta esnekiak jateari uztea da. Erabaki horrek sekulako eragina izango luke, birziklatzea edota kotxea erabiltzeari uztea baino gehiago. Badakizu zergatik?

 

Ikerketa guztiek bat egiten dute; abeltzaintzak irensten ditugun kalorien %18 eta proteinen %37 ematen digu soilik, eta aldiz, ekoizpen lurren %83 okupatzen dute, nekazaritzari lotutako berotegi efektuaren %60 eraginez. Aipatutako datu hauek Science aldizkariak argitaratu ditu, 119 herrialdetako datuak bildu ondoren. Harrigarria, ezta?

 

 

Eta zer gertatuko litzateke denok begano egingo bagina? Ikerketen arabera, ekoizpen lurrek sortutako deforestazioa geldituko litzateke, uraren erabilpen masiboa nabarmen gutxituko litzateke, berotegi efektua leundu, azidifikazioa eta eutrofizazioa gelditu, espezieen desagerpena gelditu, eta garrantzitsuena, planeta guztiarentzat elikagaiak iristea lortuko litzateke. Ez da gutxi!