Plagioen aurka babestuko dira herri indigenen diseinuak

Azken hamar urteetan gutxienez 23 arropa markek modu ezegokian kopiatu dituzte herri indigenen sorkuntza tipikoak.

Arropa diseinuak, pinturak, eskulturak eta Mexikoko herri indigenen edozein adierazpen modu hemendik aurrera legalki babestuak egongo dira plagioen aurka. Hori da bederen egilearen eskubideak babestu nahi dituen lege federalak. Lege hau laster Diputatuen Kameran onartua izango da. Izan ere, azken hamar urteetan Giza Eskubideen Komisio Nazionalak eta Egile Eskubideen Institutu Nazionalak ohartarazi dute gutxienez 23 arropa markek, mexikokoek zein atzerrikoek modu desegokian kopiatu dituztela komunitate indigenen diseinuak. 

Kasurik entzutetsuena 2019an erregistratu zen. Carolina Herrera marka famatuak zenbait arropa diseinu indigenei kopiatu zienean. Bertan Hidalgo, Oaxaca eta Coahuila-ko indigenen soineko eta alkandora tradizionaletan azaltzen diren antzeko lore eta animalien figurak azaltzen ziren. 

Indigenen sorkuntzen aurrean babesik ez zegoenek orain arte, hauek ez zuten inongo onura ekonomikorik jasotzen euren diseinuak kopiatzen zituztenean. Hori dela eta eraman da aurrera ekimen hau, sorkuntza hauei merezi duten onarpena emateko. 

Erreforma honek adierazten du sorkuntza hauek belaunaldiz belaunaldi helaraziak izan direla eta kultura baten esanahiak eta baloreak islatzen dituztela.