"Piztu Bilbo, Itzali MTV!"

Azaroan ospatuko diren European MTV Awardsen aurkako plataforma aurkeztuko dute bihar.

Azaroaren 4an, BEC nazioarteko musika komertzialaren gune nagusi bihurtuko da, bertan, milioika jarraitzaile dituen MTV telebista kateak Europako Musika Sarien galaospatuko duelako. Ekitaldi horren aurka daude hainbat kolektibo, eta Piztu Bilbo, Itzali MTV! lelopean, plataforma aurkeztuko dute bihar Bilbon, 10:30ean.

 

Besteak beste, aldundiak 1,5 eta 3 milioi euro bitarte bideratuko ditu ekitaldi hau antolatzeko, eta denak ez daude honekin ados. Eta zuk zer uste duzu?