Pixelak, azken moda bitxigintzan

Bitxirik modernoenak gustuko badituzu, ahaztu zaitez ohiko diseinuez. Izan ere, bitxigintzaren azken joera pixelatutako egitura duten bitxiak baitira —irudi informatikoak osatzen dituzten laukitxoak dira pixelak—. Bitxi moderno hauek tamaina handiko pixelez osatuta daude. Zalantzarik gabe, garai hiperteknologiko honetan janzteko osagarririk egokiena dira. Baita frikiena ere…