Pixel Off

Bateriaren iraupena da gaur egun gure mugikorretan daukagun arazorik nabarmenetakoa, eta, dirudienez, ez da epe laburrean konponduko den zerbait. Bitartean, bateriaren iraupena zertxobait luzatzeko Pixel Off aplikazioa erabili dezakezu: Pantailako pixel jakin batzuk itzaltzeko aukera eskaintzen du. Hori bai, AMOLED pantaila mota duten Smartphone-etan funtzionatzen du soilik. Energia aurreztuko duzu eta bateriak gehiago iraungo dizu, baina noski, pantailan agertzen diren irudien kalitatea eskasagoa izango da.