Piparo

Naturak lurtarroi eskaintzen digun sekretu naturalaren jabe den herrixka da. Bisitatzeko bidaia luzea egin behar dugu euskaldunok, izan ere, Trinidad eta Tobagon dago. 1997ko otsailaren 22an ezusteko galanta oparitu zien herritarrei: lokatz sumendi batek eztanda egin zuen. Inguruko bi kilometro karratu eta erdi lokatzez bete zituen. Gaur egun jarduerarik ez duen arren, orduan, 31 familiaren lekualdatzea eragin zuen. Naturaz gain, bestelako gertakariek ere famatu egin dute Piparo. Izan ere, Dole Chadee droga trafikatzaile ezaguna herrian erahil zuten 1999an, antza denez, beste droga trafikatzaile talde bateko lau kidek.