Pinterest-ek klima aldaketari buruzko desinformazioa debekatuko du bere plataforman
Adostasun zientifikotik aldentzen diren krisi klimatikoari buruzko eduki faltsu edo engainagarriak ere debekatuko ditu.
Pinterest-ek klimari buruzko konspirazio teoriak ere ezabatuko ditu bere eduki eta iragarkietatik. Erakundeak aipatu du ez duela onartuko publikoaren ongizatea, segurtasuna edo konfiantza kaltetzen duen ezer. Horren barruan kokatzen du krisi klimatikoaren eragina ukatu edo gizakiaren parte-hartzea ezeztatzen duten edukiak.
Klimari buruzko eduki faltsu edo engainagarriak ere ezabatuko ditu plataforma ezagunak. Zientziak emandako datuak gezurtatzen dituzten materialak erauziko ditu plataformatik.
"Adituekin harremanetan jarri gara eta honelako desinformazioek eragiten duten benetako kaltea behin eta berriz azpimarratu digute. Krisi klimatikoaren aurkako ekintzak ekiditen ari da, planeta osasuntsuago bat eraikitzeko ahaleginak zapuztuz", adierazi du Sarah Bromma-k, Pinterest-eko politika buruak.
Pinterest-ek adierazi du munduko ekologikoago baterako bizitza estiloen bilaketak izugarri hazi direla bere plataforman. Hori dela eta, desinformazioa ezabatu nahi du bere zerbitzutik eta ziur dira arau berri honek joera eta narratiba berriak eboluzionatzea eragingo duela.
