Pintaketa LGTBIfobikoak Arizkun Rock jaialdian
Harro Baztanek, Baztango talde feministak, Iñarrosi neska gazte taldeak, Baztango Udalak, Arizkungo alkatetza taldeak eta Arizkun Rockek jaialdian agertutako pintaketak salatu eta agerraldi bateratua egin dute.
Joan den larunbat gauean hainbat pintaketa egin zituzten herriko komun publikoetan, tartean mezu LGTBIfobikoak zituzten batzuk. Horiek salatzeko agerraldiak izan dira aste honetan. Hainbat eragile eta dozenaka herritar atera dira salatzera. Markel Adin Harro Baztan taldeko kideak egin ditu adierazpenak: “Argi utzi nahi dugu halako jarrerak ez ditugula onartuko herri libre bat eraikitzera bidean, zeinean bakoitzak nahi duena maitatzeko eta izateko aukera duen. Jarrera eta eraso horiek herriko zein haraneko disidenteon askatasuna erabat mugatzen dute, ezin baikara aske izan ez badiguzue uzten”.
Pasa den asteburuan ospatu zen Arizkun Rock jaialdia, azkeneko aldiz gainera. Salatu dute, beraz, pena handiz, pintaketa hauek giro onean, behin betiko, amaitu zen jaialdia “zikindu” duela.
Azaldu dutenez ez da lehendabiziko aldia honelako ekintzak egiten direna, urte bat baino gutxiagoan gisako bi eraso izan baitira. Hortaz, ez dute uste kasualitatea denik horrelakoak jai giroan gertatu izana.
Agerraldi hauez gain, asko izan dira sare sozialen bidez ekintza hau gaitzetsi duten herritarrak, horien artean jaialdian parte hartu zuten Olatz Salvador eta Olaia Inziarte musikariak.