Pinguino homosexualak

Alemaniako zoo batek aztertu egingo du  pinguino talde ustez homosexual baten jokabidea. Zooko langileen arabera, talde horretako pinguinoak sexu bereko kideekin kopulatzen saiatzen dira, eta homosexualak ote diren egiaztatzeko, pinguino emeekin elkartuko dituzte. Alemaniako gay eta lesbiana elkarteek  zoologikoaren jarrera gaitzetsi dute.